Sortuz, bakardadea isolatuz

Ibai Arrieta: "Egin dezagun denon artean argazki mosaiko erraldoi bat"

Bakardadean egonik ere, "kolektiboki lan egiteak duen garrantziaz ohartarazi nahi dut". Bihar zuzenean egingo duen agerraldian zehar, argazki mosaiko bat osatu nahi du. Horretarako, Ibai Arrietak herritarren argazkiak behar ditu. Bihar arratsaldeko 17:00ak baino lehen igo argazkiak Instagramera, #sortuzbakardadeaisolatuz traola erabiliz.

NOAUA! Nolakoa izango da egingo duzun agerraldia? Zerbait aurreratzerik?

Ibai Arrieta. Agerraldian zehar argazki kolektibo bat egitea izango da helburua.  Etxean bakartuta egonik ere denon ekarpenaz mosaiko erraldoi bat egitea izango da asmoa.  Horretarako erronka modukoa luzatu nahi diet egun hauetan etxean konfinatuta diren guztiei, lanean ari direnetaz ere ahaztu gabe.

Bakardadean egonik ere kolektiboki lan egiteak duen garrantziaz ohartarazi nahi duen  esperimentu moduko bat egiten saiatuko gara. #sortuzbakardadeaisolatuz hashtag-a erabiliz, animatu ahalik eta argazki gehien Instagramera igotzen!

 

NOAUA! Konfinamendua goxatzeko xedez abiatu da ekimena. Eta zuk, etxean, nola daramazu egoera hau? 

Ibai Arrieta. Lehen astean kalean lanean ibili behar izan dut itxialdiaren inguruko egoera dokumentatzen. Oso arraroa izan da denak etxean zirela kalean lanean aritzea. Tokatu zait  poliziari  lanean ari naizela esplikatzea  eta etxeetatik zenbaiten begirada salataria jasatea. Eta garrantzitsuaena segurtasun neurri  zorrotzak jarraitzea kutsaketa posibleak ekiditzeko.

Orain etxean lasaiago nago. Etxean behartuta egotean gogoratzen zera, behartuta kartzeletan daudenez, jaioterria utzi eta errefuxiatu kanpalekuetan daudenez edo birusarekin kontaktuan egunero lanean diren erizain, sendagile, sanitario, dendari eta gainerako langileez.  Zenbait etxeetako egoera gogorra izango bada ere, nere kasuan eguna oso azkar pasatzen zait  bateko eta besteko zereginekin.

 

NOAUA! Labur bada ere, zer da konfinamendutik okerren daramazuna? Eta alde onik ikusi badiozu, zein?

Ibai Arrieta. Langile autonomo naizen aldetik, epe laburrera nituen enkargu gehienak bertan bera geratu dira… Egoeraren zihurgabetasunak kezka  eta ezinegona sortzen du. Bestalde badira  eguneroko gauza txiki  eta  itxuraz garrantzi gabeak asko eragin dezaketenak, duela bi egun ordenagailua erre zitzaidan… Hau buruko mina! Ez dakit zer pasako litzakeen Internet zerbitzua erokiko balitz.

Alde onei dagokionez, uste dut konfinamentu  denbora izatea oso onuragarria izango dela sormena lantzeko. Irakurri, musika etzun, gertukoak birtualki maitatu eta zaintzeko aukera ederra dugu.

 

Mosaikoan parte hartzeko prozedura

 

Argazki mosaiko erraldoia egitek denon laguntza beharko da.

1. Egin argazkiak zuen etxeko leihotik ikusten denari, lanean zaudela edo itxialdiarekin lotura duen zerbaiti.

2. Igo argazkia Instagramera #sortuzbakardadeaisolatuz traola erabiliz, martxoaren 27ko arratsaldeko 17:00ak baino lehen.

"Igo nahi beste argazki, 200 argazki baino gehiago lortu behar ditugu 18:00etarako, saioan zehar mosaikoa egin ahal izateko", adierazi digu Arrietak.

 

Harremanetarako:

Facebook: www.facebook.com/usurbilgoartixtak/

Instagramen: @sortuzbakardadeaisolatuz