Elhuyarren eskutik

Saguzarretatik gizakietara

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. "Lehen atal honetan, birusaren jatorriaz hitz egingo dugu. Saguzarretatik pasa da gizakietara, eta beste koronabirus batzuekin antza du COVID-19 honek". Bideo hauek 30 hedabideetan eskainiko dira, tartean, NOAUA!n.