Koronabirusa

"Eskuak ura eta xaboiarekin garbitu"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 4a, 10:17

Koronbirusak harrapa ez zaitzan, oso garrantzitsua da eskuak ondo garbitzea. "Xaboiak birus eta bakteria guztiak deuseztatzen dituelako", Osakidetzatik ohartarazi dutenez.

"Koronabirusa oso kutsakorra", dio Osakidetzaren kanpainak. Covid19a ekiditeko, aholku hauek jarraitu behar dira: Eskuak ura eta xaboiarekin garbitu. Begiak, sudurra eta ahoa ez ukitu. Eztula edo doministikua egiterakoan ahoa estali. 

 

"Gutxien espero duzun tokian dago"

Eskuak ondo garbitzea oso garrantzitsua da. "Gutxien espero duzun tokian dagoelako birusa: besarkadetan, jostailuetan... Xaboiak ordea, birus eta bakteriak guztiak deuseztatzen ditu".

 

Elikadura ere zaindu

"Saiatu elikadura osasungarri bat izaten", aholku hori luzatu berri du Osakidetzak. Konfinamenduak irauten duen bitartean, komenigarria da elikagai motak eta kantitateak ondo orekatzea. "Izan ere, asperrak eta jarduerarik ezak ordu artean gehiago jatera bultza zaitzake". Txartel honen bitartez, elikadura osasungarri baterako neurri batzuk proposatu nahi dituzte: