Gasolioa euro azpitik da Alkartasuna kooperatiban

Autoentzako gasolioak prezio hau du Usurbilgo Alkartasuna Kooperatiban: litroko 0,99 euro. Gertu txartelarekin ordainduz gero, litroko 0,965 euro. Bazkideentzat, litroko 0,960 euro. Urteak dira litroa ez zela euro azpitik.