Gaztelekuak "orain arteko helburu eta ildo estrategikoei eutsiko die, baina egoera berriak sortutako beharretara egokituta".
Sare sozialen bitartez
Whatsapp eta Instagram sare sozialak baliatu dituzte Gaztelekuko hezitzaileek zerbitzua bizirik mantentzeko: astebete daramate, dagoeneko, hala lan egiten. Konfinamendua dela eta, nor bere etxetik lagunekin eta hezitzaileekin harremanetan jartzeko modua egin dute, baita astez asteko proposamen bat ere. Hala, fisikoki ez bada ere, guztien arteko harremanari eutsiko diote, eta konfinamendua arindu, hitzordu bakoitzean ariketa desberdinak eginez.
Whatsapp: 688713838.
Instagram helbidea: gaztelekua_usurbil
Ordutegi berrietara egokitu behar
Gaztelekuko arduradunek nabarmendu dutenez, “euren etxeen isolamendutik, berdinen arteko harreman mundua sareetara mugatua ikusi dute gazteek, eta egunerokoak aldaketak nabaritu dituzte: ikastola, kirol ekintzak, aisialdia... Ordutegi berrietara egokitzea ekarri die, ohitura berriak txertatuz, eta, nola ez, horrek dakarren desorekak sortutako sentimendu, emozio, egoera... uholdearekin batera”. Hori dena bideratzeko, Gaztelekuko saio birtualak lagungarri egingo zaizkie.
Gaztelekuaren eskaintza
Astelehen, ostegun eta larunbatetan emango du zerbitzua Gaztelekuak, eta horrela antolatu dituzte edukiak:
- Astelehenetan: osasuna, egunerokotasuna eta eskulanak.
16:30 / 18:00: Ze esatek! Ze esaten!
18:00 / 19:30: Zuk zeuk egin!
- Ostegunetan: harremanak, sare sozialak eta sukaldaritza.
16:30 / 18:00: Harremanak saretzen.
18:00 / 19:30: Gosearen jolasak.
- Larunbatetan: sormena, jolasak eta fono-bideo-liburu-jolasteka
16:00 / 17:30: Kin kan kun.
17:30 / 19:00: 40aldiaren kutxa.
Taldetan banatuta, proiektu txikiak egin nahi dituzte, esaterako, bideoak grabatu. "Gainera, lanegunetan bideo-dei, audio edo Whatsapp bidez komunikatzeko aukera eskainiko dute hezitzaileek, adostutako ordutegi baten barruan", Udaletik aditzera eman dutenez.