ABERRI EGUNA 2020

Aberri Egunari begira, milaka testu txikirekin osatutako mapa bat osatu nahi da

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 5a, 15:46

2020ko Aberri Eguna gaur zortzi ospatuko da. Euskal Herria Batera ekimenak hainbat ekintza proposatu ditu: argazki mosaiko erraldoi bat osatzea, Aberri Egunean minutuko isilunea gordetzea eta segidan Txoria Txori kanta abestea. Bideo baten bitartez aurkeztu dute kanpaina.

Apirilak 12 igandea, Aberri Eguna 2020

1. Igandera bitarte, elkartasun mezuz osaturiko argazki mosaiko erraldoi bat osatzea. Web orrian azaldua dator argazkia ateratzeko prozedura: aberrieguna2020.eus

2. Apirilaren 12an, Aberri Egunean, ikurrina eta nafar bandera balkoitan jartzea. Covid19 birusak jota hil direnen omenez, xingola beltza ipintzeko gomendioa luzatu dute.

3. Apirilaren 12an, Aberri Egunean, minutuko isilunea eguerdiko 12:30ean. Isilunearen segidan,Txoria txori kanta abesteko deia. Kanta hau ipintzeko gomendioa luzatu zaie irratiei.

 

Sustatzaileak:

1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu baten langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.

2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.

3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.

4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.

5. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitektu teknikoa. Idiazabal, Gipuzkoa.

6. Basilio Garcia Mayo, Udaltzaina. Amurrio, Araba.

7. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.

8. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.

9. Cristina Jacas Mateu, Suhiltzailea. Soraluze, Gipuzkoa.

10. Estitxu Garai Artetxe, Publizista. Gordexola, Bizkaia.

11. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.

12. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.

13. Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria. Ataun, Gipuzkoa.

14. Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.

15. Iratxe Gonzalez Morcillo, Medikua. Portugalete, Bizkaia.

16. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.

17. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.

18. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.

19. Maialen Sáez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.

20. Marijo Monco Garcia, Garbitzailea. Lezo, Gipuzkoa.

21. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.

22. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko irakaslea. Durango, Bizkaia.

23. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.

24. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.

25. Pello Otxandiano Kanpo, Injenieroa. Otxandio, Bizkaia.

26. Terexa Lekunberri Indart, Antropologoa. Ortzaize, Nafarroa Beherea.

27. Xabier Barandiaran Irastorza, Soziologoa. Ataun, Gipuzkoa.