Koronabirusa

Zure etxea ziberleku seguru bat bihurtzeko hainbat aholku

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 7a, 08:33

Sareari konektatuta bizi ginen eta konfinamendua ezarri zenetik are konektatuago gaude. Langile asko ere etxetik ari dira lanean. Baina seguru murgiltzen al gara Interneten? Arazoak ekiditeko, Beterri-Buruntzako Ertzaintzak hainbat aholku luzatu ditu. Albiste honetan jaso ditugu.

Enpresa eta erakunde askok telelanaren aldeko apostua egin dute. "Hau horrela izanik, zibergaizkileek ere badakite, gehienak etxetik konektatuko direla, eta hori informazio baliagarria da beraien delitu-jardueretarako". Horregatik, neurriak hartzea oso garrantzitsua dela dio Ertzaintzak: “Interneteko konexioetan, konektatzeko erabiliko diren ekipo informatikoetan, hainbat aplikazioetan eta partekatzen ditugun informazioekin zein datuekin”.

Zure etxea ziberleku seguru bat bihurtzeko, hainbat gomendio luzatu ditu Eusko Jaurlaritzako Barne sailak. Europolen irizpideak jarraituta, Ertzaintzak ondoko aholku hauek zabaldu ditu:

 

Haurrekin sarean ibiltzeko orduan, aholku hauek jarraitu:

Argazki nagusia: Kaitlyn Baker, unsplash.com

Infogramak: Ertzaintza.