Koronabirusa

Desinfekzio lanak areagotu egin ditu udal brigadak

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 7a, 09:52

Desinfekzio lanak areagotu egin ditu udal brigadak. Konpost-guneak, atez ateko zintzilikarioak eta paperontziak ere sakon garbitzen dituzte orain. Argazkian, langile bat Artzabalgo zintzilikario bat garbitzen.

Konfinamendu garaian, udal brigadak bere lanak egokitu behar izan ditu. Egunero derrigor egin beharreko zereginez gain, #Covid19-ren kutsatze-arriskua gutxitzeko lanak egiten ari dira orain. Talde txikitan banatuta eta prebentzio neurriak hartuta.