Koronabirusa

Garbitaniako langileak: "Mila esker gure lana baloratu eta eskertzeagatik"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 8a, 18:38

Osasun arloko profesionalek herritar askoren txaloak jasotzen dituzte egunero. Bestelako keinuak ere badira, oharkabean pasatzen direnak. Atez ateko biltzaileek egunotan ikusi dituzten elkartasun mezuak, esate baterako. Manuel Manzanares Mercero Garbitaniako langileak eskerrak eman nahi dizkie "marrazkiak eta esker oneko notatxoak" uzten dizkieten herritarrei.

Herriko biztanleei zuzendua

Konfinamendua hasi genuenetik egun gutxira, zuetako askoren babesa jaso dugu. Garbitaniako langileontzat pozgarria izan da umeen marrazkiak eta esker oneko notatxoak topatzea gure lan jardunaldian.

Beraz, mila esker gure lana baloratu eta eskertzeagatik! Eutsi goiari, hau ere gaindituko dugu eta!

Garbitaniako langileak