Udalaren eskertza bideoa

"Eskerrik asko Usurbil"

Usurbilgo Udalak eskertza bideo bat zabaldu du gaur sare sozialetan. Era honetan, "segurtasun neurriak bete eta gainerako herritarrak zaintzeko eta animatzeko hainbat proiektu abiatu izana" txalotu nahi du. 

Laster beteko da hilabete konfinamendua hasi zenetik eta,hilaren 26ra arte iraungo du gutxienez. Bideoarekin batera, ondoko mezua luzatu du Udalak: “Txarrenari onena ateratzen ari gara guztion artean: elkar zainduz eta babestuz egingo dugu aurrera. Zorionak usurbildarrei, eskerrik asko, eta eutsi horri!”. 

Ixak Arrutik Su Ta Gar taldearen Itxaropena kanta egokitu du bideo honetarako propio.