"Erabateko aldaketa izan da herritar askorentzat, eta horregatik udalak beharrezkoa ikusi du herritarrei tramitazio telematiko horietan laguntzea". Ordenagailurik edo Interneterako sarbiderik ez dutenei, edota teknologia berrietan trebatuak ez dauden herritarrei laguntzeko asmoz, Udalak "tramite horiek egiteko laguntza presentziala eskainiko du: udal-langile bat arituko da zeregin horretan, astearte eta ostiraletan, goizez. Horretarako, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua eskatzea eta zehaztea zer tramite egiteko behar duen laguntza".
Bakarkako arreta zerbitzua izango da, eta udaletxean bertan emango dute. Udal-langileak lagunduko die herritarrei egin beharreko tramite horiek non eta nola egin behar dituzten esanez.
Aurrez deitu behar da hitzordua eskatzeko: 943 371951.