ABERRI EGUNA

Ikurrina udaletxera itzuli zen eguna

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 12a, 08:52

Andres Bruño Urdanpilleta alkate zela itzuli zen ikurrina Usurbilgo udaletxeko balkoira. 1977ko urtarrilaren 19an izan zen, Franco diktadorea hil eta gutxira. Ordukoa da berreskuratu dugun argazkia.  Ia 41 urtez ezkutatua egon zen ikurrina udaletxeko balkoira itzuli zuteneko unea irudikatzen du. 

Donostia Egunaren bezpera, egun seinalatua da herri honen historian. 2020ko urtarrilaren 19an 43 urte bete ziren ikurrina Usurbilgo udaletxeko balkoira itzuli zenetik. Egun hartan egin zen osoko bilkuran hartu zen erabaki hura. Ondoko argazkian dituzue une historiko hartako protagonistak.

Ikurrina jarri zen egunean alkatea Andres Bruño zen (argazkian zutik, erdikoa). Idazkaria, Roke Arriola. Zinegotziak: Felix Aizpurua, Joxe Antonio Altuna, Joxe Aburuza, Jesus Urkiola, Felix Olasagasti, Joxe Manuel Matxain, Julian Pikabea.