Koronabirusa

Emakume pilotariak: "Gutxi barru pilotalekuan ikusiko gara"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 13a, 08:44

Kirolariak ere ezin etxetik atera dabiltza. Ezin entrenatzera joan, ezin lehiatu. Emakume Master Cup txapelketako emakumeek bideo bat osatu dute berrogeialdian zehar. Tartean ageri da Miriam Arrillaga pilotaria. 

Osasun alertaren ondorioz, Emakume Maste Cup txapelketako finala atzeratu egin behar izan dute. "Ez dakigu noiz, baina jokatuko da", dio pilotari batek bideoan. "Eta bueltatzen garenean kristoren ikuskizuna eskainiko dugu. Gutxi barru pilotalekuan ikusiko gara, inoiz baino gogotsuago!".