HAURREN EGUNA

Akrosport argazkiak bidaltzeko epea bihar amaituko da

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 15a, 09:39

Larunbatean Haurren Egunean ospatuko da. Zirimarak proposamen bat luzatu die herriko gaztetxoei. Akrosport izeneko erronka, momentu batez akrobata izateko aukera. Bideo bat egin dute ariketa ezberdinak proposatuz. "Etxean praktikatu, argazkiak atera eta ostegun gaua baino lehen bidali guri". Argazki guztiekin mosaiko bat egingo dute larunbaterako.

Haur eta gaztetxoek ahalegin handia egiten ari dira asteotan. Etxean sartuta, kalera ezin atera. Udalak ahalegin hori eskertu nahi die eta Haurren Eguna antolatu dute larunbaterako. Zirimarara, Usurbilgo Artixtak, NOAUA eta beste hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu dute egitaraua.

Egun handia iritsi aurretik, gaztetxoei proposamen bat luzatu zaie. "Akrosport erronka" delakoa. Ostegunera bitartean etxean praktikatu, argazkiak egin eta haiei bidaltzeko proposatu dute Zirimarakoek, larunbatean Ibai Arrieta argazkilariak mosaikoa osatu dezan horiekin guztiekin.

Zer arraio da Akrosport?

Bi pertsona edo gehiagoren artean postura desberdinak egitea da akrosport. Irudiotan dituzue hainbat adibide. 

 

Nora bidali behar dira argazkiak?

Erantsi dugun bideoan ere, badituzue akropost ariketak egiteko hainbat proposamen. "Argazkiak ostegun gaua baino lehen bidali zirimarausurbil@gmail.com helbidera edo whatsapp bidez 688 807 336 telefono zenbakira.