Datorren NOAUA! aldizkaria eta telefonoa zuen esku

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 17a, 08:03

Bi asteko etenaldiaren ostean, apirilaren 24rako jasoko duzue datorren astekaria. 820. NOAUA!rako oharrak helarazteko azken egunak dituzue.

Iaz urte garai honetan oporraldia amaituta bueltan gentozela adieraziko genizuen. Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere bi astez ez duzue NOAUA!rik jaso. Baina hurrengoan bai; apirilaren 24an argitaratuko dugu 820. aldizkaria. Aldizkari horretarako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue bideotatik helarazi dezakezue; erredakzioa@noaua.eus edo 688 80 73 36.

NOAUA! zure esku
Zorion agurrak edo oharrak bidaltzeaz gain, etxean nola zaudeten azaldu nahi diguzue? Zer moduz daramazue itxialdia? Egunez egunekoa nola bizi duzuen kontatu nahi diguzue? Argazki edota bideoak NOAUA! bidez partekatzeko aukera duzue. Bideotatik:
688 80 73 36 (whatsappa)
Facebook: Noaua Aldizkaria
Twitter: @noaua

Errenta aitorpenerako hobaria
NOAUA! kide izateak duen abantailetako bat segidan. 2019ko diru kontuak Ogasunarekin argitzeko ordua heldu da; errenta aitortzekoa alegia. Gogoan izan, NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideoi hobaria aplikatuko zaizue tramitazioa gauzatzerakoan.