Gazte prekarietatearen inguruko dokumental proiekzioa, Aztarrikaren Bloke Gorrian

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 17a, 12:54

Gaurkotasun handiko gaiei, ate joka dugun maiatzaren 1eko Langileen Egunari begirako formazio zikloa abian du Aztarrika Gazte Asanbladak. Astero gai bat jorratzen ari dira. Egunotan, "gazte prekarietatea" lantzen dabiltza. Gai honi lotuta, dokumental baten proiekzioa programatu dute gaurko (apirilak 17).

Konfinamendu egoera honetarako dugun agendan apuntatu beharreko hitzordu sorta; Aztarrika Gazte Asanbladak asteotarako iragarritakoa. Maiatzaren 1eko Langileen Egunera arte luzatuko den Bloke Gorria formazio zikloa abiarazi du. Bloke gorri honetan astero gai ezberdin bat jorratzen ari da eta gaiotan formatzeko gonbita luzatu digute; "langileen borroka Euskal Herrian" hartu zuten ahotan martxoaren 30etik apirilaren 5erako astean; desobedientzia zibila hilaren 6tik 12ra.

Gazte prekarietatearen gaia jorratzen ari dira egunotan. Apustu etxeen gaiari helduko diote datorrenean (apirilak 19-26). Eta apirilaren 27tik 30era, borroka astea iragarri du Aztarrikak. Maiatzaren 1eko Langileen Egunean borobilduko dute zikloa.

Bideoa, testua eta proiekzioa
Asteroko dinamikak hiru hitzordu izango ditu: astelehenetan, gaiari lotutako bideo laburra plazaratuko dute; asteazkenetan gaiaren inguruko testua; gaur bezala (apirilak 17) ostiraletan, gaiaren inguruko dokumentala proiektatuko dute 21:30etan. Horrekin batera, “drive bidezko liburutegi bat ere egongo da!”, iragarri dute.

 “Aztarrikatik ere prestatu dugu konfinamendu honetarako plana! Bloke gorria deiturikoan maiatzak 1a bitarte astero gai ezberdinen inguruan formatzeko aukera eskainiko dugu, drive ireki baten bitartez! Hemen duzue lotura: https://docs.google.com/document/d/17c6VIb2SPbY5TkZAU869BtyRkMXBG3iEk5bc3wUGCbA/edit?usp=drivesdk