Larunbat arratsaldeko 17:00etan abiatuko da lip-dub erraldoia grabatuko duen kamioi ibiltaria Aginagatik. Txokoalde, Santuenea, Zubieta, Txikierdi, Kalezar eta Kaxkoa zeharkatuko ditu ekimenak pare bat orduko tartean. Bi animatzaileek musikaz girotutako kamioia izango da herria zeharkatuko duena, "eta gainera irudiak grabatuko dituzte, egunaren oroigarri gisa".
Honenbestez, kamioia zuen etxe paretik igarotzean balkoira ateratzea eskatzen dute. Ahalik eta kale gehienetatik igaroko dira, "baina guztietatik pasatzea ezinezkoa izango da, kamioian doazenen segurtasuna eta lan egiteko erraztasuna bermatze aldera". Ekimena zuzenean eskainiko da Usurbilgo Artixten Instagram kontuaren bidez. Gogoan izan, lipdub saioa amaitzean, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren ipuin kontaketa saioa eta zumba saioa eskainiko direla Betisa Carrascorekin.
Larunbateko Haurren Eguna Usurbilgo Artixten sare sozialetatik jarraitu ahalko da. Helbideotan:
https://www.facebook.com/usurbilgoartixtak/
https://www.instagram.com/sortuzbakardadeaisolatuz/?hl=es
Apainketa lanak Susana Martinekin
Arratsaldean ospatuko den lipdub ekimenerako balkoi eta leihoak apaintzeko deialdia egina dago. Susana Martin herritarraren ondoko bideo tutoriala lagungarria izango zaizue ziur. Ondo esteka honetan duzue Zirriborro sorkuntza tailerra kudeatzen duen Susana Martin herritarraren bideo tutoriala: Susana Martin
Balkoi eta leihoak apaintzeko baliagarria izango zaizue. Modu errazean sortze lanak egiteko aukera duzue, etxean dituzuen tresnak erabilita. Sormena lantzeko aukera aparta!
Haurren Eguna, egitaraua
Apirilak 18 larunbata
10:30 Akrosporteko irudien eta murala. Jarraian, leihoak apaintzeko eskulanak.
12:30 Mozorro-musika festa leihoetan. Bazkaria, umeek aukeratutako menua.
17:00-19:00 Kamioi ibiltaria, lip-dub erraldoia. Jarraian, ipuin kontalaria eta zunba saioa.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Kartelaren egilea: Intza Salsamendi.