UDAJOLAS 2019 ARGAZKIAK

Noaua Aldizkaria 2020ko apirilaren 20a

Udajolasen helburua Usurbilgo haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, gure hizkuntza den euskararen normalizazioa bultzatzeko.

Udajolas, Usurbilen erroldatutako 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako euskarazko Udalekuak dira.  Uztailean izaten dira udalekuak astelehenetik-ostiralera 9:30-13:30.