San Isidro eguneko ospakizunik ez da egingo aurten

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 21a, 11:05

Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak eman du erabakiaren berri. Aurten ez da San Isidro eguna ospatuko. Datorren urtekoa gogo handiagoz prestatuko dutela jakinarazi dute prentsa-ohar bidez.

 “Bizitzea tokatu zaigun egoera berri honetan, eta nahiz eta denbora pasatzen utzita ere egoera ez denez konpontzen, Usurbilgo Udalak eta Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba Elkarteak antolatzen dugun San Isidro eguna bertan behera geratuko da aurtengoan.

Irrikitan gaude datorren urtean berriro itzuliko den San Isidro eguna ospatzeko, eta oraindik ere gogo handiagoz prestatuko dugu”.