24 langabetu gehiago martxoan

Covid19-aren eragina ekonomian ere islatzen hasia da. Horren lekuko, martxoko langabezia datuak.

Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 245 langabetu zituen joan den hilabetean Usurbilek; otsailean baino 24 lagun gehiago. Antzeko datua 2019ko otsailean erregistratu zen azkenekoz; orduko hartan 247 langabetu zituen udalerri honek. Momentuz halere, langabetu kopurua gogor kolpatu zuen hamarkada hasierako krisialdi garaiko datuetatik urrun gara. 2014ko otsailean, 385 langabetu erregistratu ziren Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera.

Usurbilen bezala, gorantz egin du baita langabeziak Beterri-Buruntzako gainerako udalerrietan ere. Otsailean 2.924 ziren eskualdeko langabetuak, 330 gehiago martxoan, 3.254 langabetu guztira. Gipuzkoan ere gorantz langabetu kopuruak; otsailean 31.025 ziren lanik gabe zeuden herritarrak. 3.072 lagun gehiago martxoan, guztira 34.097.

Emakumezko langabetu gehiago
Gorakada orokorrak orain arteko joerak bere horretan mantentzen ditu halere. Langabetu gehienak emakumezkoak dira, 134; 111 gizonezkoak. Langabetuen erdia baino gehiago-132- 45 urtetik gorakoak. Aldiz, iragan hilabetean erregistraturiko 259 kontratuetatik 154 gizonezkoenak izan ziren, 105 emakumezkoenak. Ia kontratu denak, 235, aldi baterako. 216 zerbitzuetan.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko martxoa
Usurbil: 245.     Buruntzaldea: 3.254.    Gipuzkoa: 34.097.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 111.
25 urtetik behera: 16.
25-44 urte artean: 29.
45 urtetik gora: 66.
 

Emakumezkoak: 134.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 60.
45 urtetik gora: 66. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 39.
Eraikuntza: 18.
Zerbitzuak: 166.
Aurretik lanik gabe: 15. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 699.
Astigarraga: 261.
Hernani: 923.
Lasarte-Oria: 892.
Urnieta: 234.
Usurbil: 245.
Guztira: 3.254. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 34.097.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 259.
Aldi baterakoak: 235 (143 gizonezko, 92 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 216.
Sexuaren arabera: 154 lan kontratu gizonezkoenak, 105 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 217.
Astigarraga: 222.
Hernani: 494.
Lasarte-Oria: 217.
Urnieta: 174.
Usurbil: 259.
Guztira: 1.583

Gipuzkoa: 16.045.

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.