Herriko taberna eta elkarteen sententziaren exekuzioa

Aitzagaren kontu korrontea enbargatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 22a, 17:19

Asteazken arratsaldeko azken orduko albistea. Sortuk ohar bidez jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionala herriko taberna eta elkarteen sententzia exekutatzen hasi da. Usurbili dagokionez, Ezker Abertzaletik salatu dutenez, "Aitzagako kontu korrontearen enbargoa egin digute". 

Halere ohartarazi dutenez, 2012ko ekainean irekitako kontu zenbakia da enbargatu dutena eta "diru hauek zerikusirik ez dutenez, berreskuragarria izango da". Halere, Espainiako Auzitegi Nazionala exekutatzen hasi den herriko tabernen eta elkarteen aurkako sententzia, "1936ko gerraz geroztik eman den expolio ekonomiko eta politiko handiena" da.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren jokabidearen aurrean, Ezker Abertzaletik iragarri dutenez, "Koronabirusa dela-eta egoera arraroa izanik ere, ez gara isilik geratuko. Lapurretarik ez! Datozen egunetan informazio gehiago edukiz gero jakinaraziko genizueke. Gora Ezker Abertzalea!". Segidan duzue, Sortuk kaleratu berri duen oharra osorik.