Koronabirusa

Liburuaren Egun honetan ere bada zer irakurria eLiburutegian

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 23a, 09:36

Apirilak 23 ditu gaur, Liburuaren Eguna! Ezohikoa aurten, bizi dugun itxialdiagatik. Sutegi udal liburutegia itxita dago martxoaren 13az geroztik. Baina gogoan izan, eLiburutegia zerbitzua martxan da; zerbitzu telematiko honen bidez, liburu digitalak eta filmak eskura ditzakezue.

Helbide honetan sartuta kontsulta dezakezue eLiburutegiak duen eskaintza zabala: eliburutegia.eus atarian hain zuzen. eLibururegia, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek Internet bidezko plataforma baten bidez eskaintzen duten zerbitzua da, "Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena". Irakurketa bide ezberdinetatik egiteko aukera eskaintzen du: "streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio". Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako liburutegien sare horretan da Usurbilgo Sutegi udal liburutegia ere. Honenbestez, Sutegiko bazkide izanda, plataformara sartzeko aukera dute herritarrek.

Liburuen katalogo zabalean denetariko edukiak biltzen dituztenak aurki ditzakegu; abenturazko eleberriak, beldurrezkoak, eleberri beltza, biografiak, jakintza ezberdinei lotutakoak, haur eta gazteentzako literatura... Gomendioak, hobekien baloratuenak, mailegatuenak zeintzuk diren jakiteko aukera dugu baita. Film aukera zabala baita.

Liburuaren Egunaren omenez
Sutegi udal liburutegiak sare sozialetan dituen komunikazio bideetatik ere hainbat gomendio egiten ari dira asteotan. Eta gaur (apirilak 23) Liburuaren Eguna izanik, bideo bat ere plazaratu dute. Esteka hauetan ikusi eta entzun dezakezue:

688625477 (WhatsApp zerbitzua)
biblioteka@usurbil.eus 
Facebook: @sutegi05 
Instagram: @sutegi05 
Twitter: @usurbib