Koronabirusa

Euskal Jaia eta gero, 'Feria de Abril' Kale Nagusian

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 25a, 08:37

Kale Nagusian gogotik eusten diote animoari. Aurreko asteburuan Euskal Jaia ospatu zuten. Txotx eta guzti. Bideo honetan duzue balkoietan egindako festaren lekukotza. Larunbat honetan 'Feria de Abril' ospatzekoak dira.

Udaletxe paretik San Inazioko errotondara bitarteko kale zatian a zer nolako giroa duten. Konfinamendua ezarri zenetik hona mozorro festa egin dute, kantu-jira, bingoa, disko-festa eta Euskal Jaia. 

Asteburu honetarako 'Feria de Abril' jaia iragarri dute. Aurreko batean bezala, ondoko bideoa ere Maider Ruizen eskutik jaso dugu. Eskerrik asko!