Usurbilgo Udala
"Jose Luis Zumeta artista handiaren galera: gaur hil da Usurbilgo margolaria, 81 urterekin. 1970eko urteetan euskal kulturaren eztandaren lekuko izan zen Usurbil: hein handi batean, Joxean Artzeri eta Jose Luis Zumetari esker izan zen. Biek ere harreman estua zuen Mikel Laboarekin. “Luxua eta ohorea da gure herria halako hiru artista handiren lanen lekuko izatea”. https://t.co/vw0rYxqU5C pic.twitter.com/oB7viTlO51
Agurtzane Solaberrieta
"Kolpe gogorra jaso dugu gaur usurbildarrok, Euskal Herriak eta, oro har, kulturak Jose Luis Zumetaren heriotzaren berri izan dugunean. Arte garaikidearen ikur, artista bizi eta emankorra izan da Zumeta. Gure herriaren imaginario kolketiboan ezinbesteko erreferentzia. Mila esker!" pic.twitter.com/Nyef9fSsRs
Mariaje Imaz
Xingola Usurbil
"Kolpe latza! Udarregi Ikastolaren izenean gure dolumin sentituenak helarazi nahi dizkiogu familiari!"
Udarregi Ikastola
"Jakin berri dugu Jose Luis Zumetaren heriotzaren berri. Itzaliko ez den izarra, gizon umila, gizaki aparta! Ortziaren koloredun magalean atseden har beza!Betirako gure bihotzetan!
Ikastolako kideon doluminik sentituenak jaso itzazue, familia kide guztiak!".
Mertxe Aizpurua
"Galera eta tristura izugarria. Usurbilgo herriari eta Euskal Herriari erabat lotutako mundu mailako artista. Berritzailea, bide berriak etengabe irekitzen zituena. Ez adiorik! Esker mila bizitzan eman duzun guztiarengatik, arlo guztietan, eskuzabaltasun miragarriarekin". https://t.co/jEm9nimxVz
"Kolore biziz betetako artista ordezkaezina joan zaigu". pic.twitter.com/1Mg0Y0QhGL
Sutegi Liburutegia
"Gaur J.L. Zumeta margolari usurbildarra zendu da. #SutegiLiburutegia-n beti izango du txoko bat, bere erakusketen katalogo bilduma eder bat gordetzen baitugu familiak egindako dohaintzari esker". Hona hemen ikusgai: https://t.co/yHlpmCoJIp
Idoia Torregarai
“Koadroak bere gisa sortu behar du, izan ere, amets bat ezin da kopiatu” #Zumeta
Nire lehendabiziko elkarrizketetako bat. Mila esker denagatik". https://t.co/KUqVsX4Glm
Josune Aguirre Tapia
"Artista handia zendu da! Jose Luis Zumeta! Izugarri sentitzen dut. Duela lau urtekoa da argazki hau, nire osabarekin dago bertan. Nire osaba Alejandro Tapia hil zen urte berean! Orain denok batera zaudete! Asko sentitzen dut Uxoa, kriston artista eta pertsona bezela jatorra!! Nere dolumiñak Zumeta familiarentzat!!"
Inaxio Usarralde
"Hori da jaia prestatzen ari direna Sekulabelardian Mikel, Felix, Joxe Luis eta enparauak..." https://t.co/sceNZ0UJs8Josune Urkola, EAJ-PNV
“Zumeta margolaria eta artista zendu zaigu. Koloreak gehien behar ditugun egun hauetan agur esan digu bere lanetan koloreak uztartuz bizipoza eta indar guztia adierazten zigun artista handiak. Honen lekuko belaunaldietarako geratuko zaigu herriko frontoiko horman utzi digun isla bikaina. Agur eta ohore”, adierazi du EAJ udal taldeko bozeramaile Josune Urkolak.Patxi Suarez, PSE-EE
Usurbilgo alderdi sozialistatik gure doluminak #Zumeta margolariaren familia eta lagunei adierazi nahi genizkieke. Usurbilen, Euskal Kulturan eta Euskal Artean erreferente handienetako bat, Gugan Bego.
Xabier Arregi
"Zumeta Arte Estudioaren erakusketa-aretoa ireki zenekoa (2017-05-02), Joxe Luisekin eta Uxoarekin batera. Sekulako balioa du eta izango du espazio horrek". #Zumeta beti gure artean. pic.twitter.com/YpF04UCIGL