J.L. Zumeta zendu da

Sare sozialak Zumeta omentzen hasiak

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 23a, 19:00

Margolari usurbildarra zendu berritan, bizi dugun konfinamendu egoera honetan hedabide  nagusietan bilakaturiko sare sozialak, Zumetaren aldeko oroimen mezuez josten ari dira. Hemen biltzen hasi berri garen mezuetako batzuk.

Maddalen Iriarte
"Jose Luis Zumeta hil da. Nire inguruko kolorea bere margolanen bidez betetzen jarraituko duen gizona. Besarkada familiarteko eta lagunei". pic.twitter.com/XxLuE5QQO6

Ainara Lasa Perez

"Pintzelen balsean har ezazu atseden. Eskerrik asko" https://t.co/8XbO6zLcJ8

Urko Rodriguez
"Akaso ez da #Zumeta'ren estilo nagusiaren adibiderik onena izango, baina bere lan hau biziki maite dut. Margoetan bego. pic.twitter.com/WeyoFaXOIg

P. Huarte Larraburu (@zaldieroa)

Zarauzko Hitza
"2015eko udan erakusketa gogoangarria jarri zuen Jose Luis Zumetak Zarauzko Merkatu plazako lehen solairuan, eta HITZAk ondorengo elkarrizketa egin zion proiektu hari buruz". https://t.co/oQWABFQeLE

Paul Ríos
"Jose Luis Zumeta hil da, handietako bat. Elkarriren lagun handia izan zen beti. Elkarrizketaren defendatzaile sutsua. Gure ekintzak finantzatzeko bere lanetako batzuk eman zizkigun. Agur eta ohore. Doluminak senitarteko eta lagunei" @Paulrios

Argia
"AZKEN ORDUA: Jose Luis Zumeta margolaria hilik aurkitu dute etxean, 81 urte zituela. GAUR taldeko kidea, Ez Dok Amairun ibilia, Laboaren azalen egilea… Ezin da ulertu 60ko hamarkadatik honako euskal kulturaren iruditeria bere lana aintzat hartu gabe" https://t.co/8joyOfDxnf

Amagoia Gurrutxaga

"Agur eta kolore, Jose Luis Zumeta artista maitea. Ohorea, zure lanaz gozatu ahal izatea". pic.twitter.com/fq4qgZwRFo

Gotzon Barandiaran
"Zumeta hil zaigu" pic.twitter.com/fOXZjFQuOK
"Ez gara gutxi izango Mikel Laboaren azalek liluratuta bere obrara hurreratu ginenak. Agurtu beharko dugu euskaldunok merezi zuen gisa konfinamenduak ahalbidetzen digunean". pic.twitter.com/s6RhUqFNQ1

Irene Larraza
"Agur, Zumeta. Gugan zaude" #begirunea pic.twitter.com/JBcXMODxqT

EiTB Albisteak
#AZKENORDUKOA Jose Luis Zumeta margolaria hil da https://t.co/nnS39GbxZy

Karmelo Landa
"Zumeta hil da eta Gernikak bihotzean min du" pic.twitter.com/0tQnXRQxIy

Mikel Arreseigor

Zumeta artista handia!  pic.twitter.com/kxT20AZIpK

ZuZeu orainkaria
Jose Luis Zumeta hil da. #begirunea https://t.co/f1YDcEhMp8

Pirritx Porrotx eta Marimotots  (@KatxiporretaEus) April 23, 2020
"Behin marrazki batzuk eskaini zenizkigun, gaur haiekin egiten dizugu omen. Zuretzat, Jose Luis,  Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldeak, maitasunez. https://t.co/y7wpkMSB2W 

Kultura Zarautz
"Ilundu egin zaigu eguna, baina zure mundu koloretsuarekin gelditzen gara! Zumeta (1931-2020)"

Berri Txarrak
"Agur eta ohore JL Zumeta. Hemen #Zumeta Arte Estudioan grabatzen izan ginenekoa. Eskerrik asko eta besarkada estu bat senitartekoei"  pic.twitter.com/dWTyuBzo0U

Irantzu Lekue
"Utzitako aztarna itzelak ahaztezin egiten zaitu. Beti arte Jose Luis!"
https://t.co/49pMTzsHc2

Ikastolen Elkartea
"Jose Luis Zumeta hil zaigu. Artista handia izateaz gainera ikastolen gertuko pertsona bihotz handiko eta eskuzabala izan da". pic.twitter.com/L8TThQj3pH

"Bereak ditugu besteak beste @arabaeuskaraz 2005eko irudia, eta @kilometroak 2015erako bere alaba Usoarekin batera berariaz egindako murala eta serigrafia. @Nafarroa_Oinez ek 2017an omendu zuen Artea Oinez ekimenaren baitan" pic.twitter.com/BhL0xUdaTI

Harkaitz Millan
"Jose Luis Zumeta hil da, margolaritzan soilik ez euskal kulturarentzat erreferentea, bere presentziagatik diska eta liburuetan. Arte garaikidea gizarteratzen lagundu du".pic.twitter.com/HisYowDB8R

Gari Berasaluze
"Jose Luis Zumetari esker onez, Zarauztik" https://t.co/q8PuFApUZg