J.L. Zumeta zendu da

"Tailer oso goxoa daukat orain. Behin ere eduki ez dudana"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 23a, 17:50

"Tailer oso goxoa daukat, erosoa. Behin ere eduki ez dudana". Jose Luis Zumetaren hitzak dira hauek, 2017ko maiatzean eginak. "Etxetik nahiko gertu, paisaia polit batekin, lasaia... Nire herrian gainera. Dena dauka!".

Txikierdi auzoan da Zumeta Estudioa. Parez pare aurkitzen dira Jose Luis Zumeta margolariaren tailerra eta Usoa Zumeta serigrafia-egilearen txokoa. Erakusketa gela bat ere bada bertan. 2017ko maiatzaren 2an, Jose Luis Zumetaren hamabi oleoz osaturiko erakusketa inauguratu zuten. Margolariak egun horretan egin zituen adierazpenak batu ditugu ondoko bideoan.