J.L. Zumeta zendu da

Margolaria, bere jardunean

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 23a, 18:15

2015eko udan, Jose Luis Zumetak erakusketa bat ipini zuen Zarautzen. Tartean zen Gernika, Picassoren obra ezagunetik abiatuta ondu zuen margolana. Zarauzko erakusketarako, eskultura batzuk egin zituen propio. Gernika koadroaren osagarri gisa. Luis Jambrina bideo-egilea eskulturen sortze-prozesuaren lekuko izan zen.