J.L. Zumeta zendu da

"Belaunaldi batentzat oso gertukoa izan da Zumetaren obra"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 24a, 11:13

"Kolorearen espresioa", hori da Jose Luis Zumetaren ezaugarri nagusietako bat. Bere ibilbide artistikoan eskultura edota zeramika landu bazituen ere, "bere burua pintoretzat izan du beti". Ismael Manterola EHUko irakaslearen esanetan, "gozatu egiten zuen pintatzen. Eta seguraski horrela hil da, gustuko zuena egiten". Atzo Euskadi Irratian Baipasa saioan eginiko adierazpenak dituzue hauek. Elkarrizketa osoa estekatu dugu audio honetan. 

Iturria: Euskadi Irratia. Saio osoa entzuteko, egin klik esteka honetan: Baipasa irratsaioa.