J.L. Zumeta zendu da

'Zumeta: Izenik gabe, 200x133' dokumentala

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 24a, 16:10

Jose Luis Zumeta zendu zen egunean, ETB1 kateak 'Izenik Gabe, 200x133' dokumentala (2013) eskaini zuen. Monika Zumetak eta Enara Goikoetxeak margolari usurbildarraren sortze prozesuari buruz egindako ikusentzunezkoa ETB Nahieran dago orain ikusgai. Esteka honetan duzue ikusgai.

Sinopsia: Jose Luis Zumeta 200x133 tamainako bi margolanekin ari da lanean, Donostiako suhiltzaileen parkea izandako eraikinean egingo duen erakusketarako. Bi margolan hauen sortze prozesua da dokumental honen muina.