Koronabirusa

"Ez zaude bakarrik"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 27a, 09:28

Indarkeria matxista paira dezaketen emakumeei zuzenduriko laguntza eta arreta zerbitzuen berri jasotzen duen kartela eseki dute udal brigadako langileek egunotan etxe atari guztietan.

Osasun larrialdi egoera indarrean jarri eta konfinamendua abiarazi berritan, indarkeria sexistaren aurkako protokoloa indartu zuen Usurbilgo Udalak. Ohiko etxebizitza uzteko beharra dutenentzako Udalak hiru etxebizitza jar ditzakeela berri eman zuen martxoan. “Bi bizitzera sartzeko moduan daude, eta hirugarrena prest uzteko lanetan ari da udal-brigada”, ohartarazi zuten.

Udal-brigadak “Indarkeria matxistarik gabeko Usurbil” izenburua daramaten kartelak jarri ditu egunotan etxe atarietan, mezu argi batekin, “ez zaude bakarrik”; eta arreta edo laguntza zerbitzu ezberdinen telefono zenbakiokin:
-Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen arreta, SATEVI: 900 840 111 (24 ordu)
-Usurbilgo Udalaren Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuak: 943 377 110 (goizez).
-Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundia: 943 22 44 11 (7:00-21:00).
-SOS Deiak: 112.
-Udaltzaingoa: 943 36 11 12.