Bloke gorri honetan astero gai ezberdin bat jorratzen ari dira eta gaiotan formatzeko gonbita luzatu digute; "langileen borroka Euskal Herrian" hartu zuten ahotan martxoaren 30etik apirilaren 5erako astean; desobedientzia zibila hilaren 6tik 12ra.
Gazte prekarietatea eta apustu etxeen gaiei heldu zieten azken hamabostaldian. Apirilaren 27tik 30era, borroka astea iragarri du Aztarrikak. Maiatzaren 1eko Langileen Egunean borobilduko dute zikloa.
Bideoa, testua eta proiekzioa
Asteroko dinamikak hiru hitzordu izango ditu: astelehenetan, gaiari lotutako bideo laburra plazaratuko dute; asteazkenetan gaiaren inguruko testua; ostiraletan, gaiaren inguruko dokumentala proiektatuko dute 21:30etan. Horrekin batera, “drive bidezko liburutegi bat ere egongo da!”, iragarri dute.
“Aztarrikatik ere prestatu dugu konfinamendu honetarako plana! Bloke gorria deiturikoan maiatzak 1a bitarte astero gai ezberdinen inguruan formatzeko aukera eskainiko dugu, drive ireki baten bitartez! Hemen duzue lotura: https://docs.google.com/document/d/17c6VIb2SPbY5TkZAU869BtyRkMXBG3iEk5bc3wUGCbA/edit?usp=drivesdk