"Sortuz, bakardadea isolatuz"

Usurbilgo Artixtek aste osorako egitaraua josi dute

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 27a, 11:21

"Sortuz, bakardadea isolatuz" ekimen zikloaren baitan elkarrizketak edota herriko musikarien emanaldiak ikusi eta entzuteko aukera izango da egunero 19:00etan. Asteari ekiteko Romero aita-semeak astelehen honetan (apirilak 27). 

"Hemen dator 6.astea! Beti bezala gai ezberdinak jorratuko ditugu. Hiru kontzertu entzuteko, ariketa fiskoa egiteko, denbora eraginkortasunez antolatzen ikasteko eta sexologiaz ikasteko aukera izango dugu aste honetan. Gainera, eskerrak eman nahi dizkizuegu sei aste hauetan zehar erakutsitako babesagatik eta ekimenean parte hartzeagatik. Gozatu!".

"SORTUZ, BAKARDADEA ISOLATUZ"

Apirilak 27, astelehena
19:00 Romero aita-semeak.

Apirilak 28, asteartea
19:00 TaPuntu.

Apirilak 29, asteazkena
19:00 Itoitz Rodriguez.

Apirilak 30, osteguna
19:00 Jon Etxabe.

Maiatzak 1, ostirala
19:00 Lide eta Nora.

Maiatzak 2, larunbata
19:00 Katta eta Manex.

Saioak zuzenean jarrai ditzakezue bideotatik: 
Facebook: Usurbilgo artixtak orrialdean.
Instagram: @sortuzbakardadeaisolatuz helbidean.

Nola parte hartu: "Ekimen honetan parte hartu nahi duen orok ateak zabalik ditu. "Zuzeneko bat burutu nahi baduzu idatz iezaguzu aipaturiko plataformetara edo idatzi email bat artixtak@gmail.com helbidera. Bestetik, ikus-entzunezko euskarririk sortu baduzu, helaraziguzu bide berbera erabiliz".

Antolatzailea: Usurbilgo Artixtak.