J.L. Zumeta zendu da

Atxaga: "Euskal artearen gune bat da Usurbil"

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 27a, 11:49

Jose Luis Zumetaren heriotzean, gertuko zuen Bernardo Atxagak margolariari eskaini dio gaurko tartea Faktoria irratsaioan, Euskadi irratian.

"Bai, bideak zabaltzen direnean abia zaitezte Usurbilera; baina ez nolanahi, baizik eta Donostiatik edo Lasartetik datorren errepidea hartuta; gera zaitezte gero, iritsi orduko, herriaren sarreran bertan. Xabier Unzurrunzaga arkitektoaren eraikin bikain bat dago han, 35 etxebizitza hartzen dituena. Sartu barrura, eman pauso batzuk ezkaratzean aurrera, eta luzatu begirada gorantz: Jose Luis Zumeta pintorearen txoriak ikusiko dituzue airean, eskailera-zuloan zintzilik.

Une batez, koloretako zintzilikario hutsak irudituko zaizkizue txori horiek, nahiz eta xafla geometrikoek, nolabait, haien hegoak gogoratu; baina segituan, haizea aise sartzen baita eraikinaren hutsune eta zirrikituetatik, mugimenduan antzemango dituzue, harat-honat, kulunkan, benetako txoriak bailiran...".

Honela hasten da Bernardo Atxagaren iruzkina. Osorik entzun dezakezue erantsi dugun audioan edota esteka honetan: Faktoria, Euskadi Irratia.