2020/05/01 - 2020/05/15 00:01

Izen-ematea

Udajolaseko izen ematearen irekiera

Udajolaseko izen ematearen irekiera
Usurbil

Izen emate epea: maiatzak 1-15, ONLINE bidez (epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko). Helbide honetan: https://noaua.eus/bereziak/udajolas
Udajolasen ezaugarriak:
-Epea: uztailak 6-30 (astelehenetik ostiralera).
-Ordutegia: 9:30-13:30.
-Nori zuzendua: 4-12 urte artekoei (HH3-LH6 maila artean ikasten daudenei).
-Plaza kopurua: 200.
-Kuota: 85 euro, familia ugariek 69 euro.
-Ordainketak: Laboral Kutxa: ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua). Ordainketak egiterakoan haurraren izen abizenak adierazi.

Izena ematerakoan erantsi beharrezko dokumentuak:
-Ordainketa agiria.
-Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia.
-Familia ugarien kasuan, Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.

Oharra: Udajolas egingo ez balitz, izen ematerakoan ordaindu den diru kopuruaren %100a itzuliko da.
Informazio gehiago: elkartea@noaua.eus helbidean edo 688807336 telefonoan.
Oharra: egiterik balego, guraso-bilera ekainaren 15ean (astelehena) 17:00etan Sutegin. 
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.