Zehaztasunak: Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna. Euskal gehiengo sindikalak mobilizaziorako deia egin du:
-Lantokietan mobilizazioak (elkarretaratzeak, isiluneak, eserialdiak...) distantzia ziurtatuta eta kartelak eskutan.
-Etxeetan: bideo laburrak grabatu egin nahi den salaketa adieraziz.
-Etxeetan nahiz lantokietan: xingola beltzak jartzeko deia, lanagatik hil edo gaixotu direnei elkartasuna adierazi eta egoerok salatzeko.
-Irudi eta bideoak: #BizitzaDefendatu traola erabilita zabaldu.
Deitzaileak: euskal gehiengo sindikala (ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde, HIRU).