Koronabirusa

Hilabete hasieratik 7 kasu diagnostikatu izaten segitzen du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 27a, 12:39

Covid19-a baieztatu dioten herritarren kopuruan aldaketarik ez azken aste luzeotan. Apirilaren 11z geroztik 7 kasu diagnostikatu izaten segitzen du Usurbilek, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, egunero moduan, kaleratu dituen azken datuen arabera

25.136 biztanle biltzen dituen Lasarte-Usurbil eremuan, 48 dira diagnostikaturiko kasuak. 100.000 biztanleko tasa 191ekoa da. EAE mailan 14.412 diagnostikaturiko kasu daude, 97 kasu berri baieztatu zituzten atzo. 1.241 hildako zenbatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo baino 11 lagun gehiago. 3.331 dira sendatu ez direnak, atzo baino 152 herritar gutxiago. Eta sendatutakoak edo ospitaleko alta jaso dutenak 9.840 izatera heldu dira, atzo baino 238 lagun gehiago. Ehunekoetan; diagnostikaturikoen %8,6a dira hildakoak; %23,1ak segitzen du sendatu gabe eta %68,3ak jaso du senda agiria edo ospitaleko alta. 

Ospitaleetako egoerari dagokionez, atzo baino 16 lagun gehiago daude plantan ospitaleratuak, 603 lagun guztira. ZIUn, 113, atzo baino 3 lagun gutxiago. 

Guztira, 83.288 PCR azterketa eta 31.626 test azkar egin dira. Atzo bertan, 3.038.

Gipuzkoan, covid19-az diagnostikaturiko 2.599 herritar daude, atzo baino 3 kasu berri gehiago; 245 dira hildakoak, 161 ospitaleratuak. Kasu berrien kopurua beherantz doa ondoko grafikoetan ikus dezakezuenez:

Eguneratzea apirilak 27

Kasu positibo berriak

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

34

140

338

3.624

BIZKAIA

60

415

658

8.189

GIPUZKOA

3

161

245

2.599

EUSKADI GUZTIRA

97

716

1241

14.412