Covid19-aren eraginez, telematikoki egingo den lehen udalbatzarra ostegunean

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 28a, 09:19

Covid-19ak eragindako udalbatzarren etena amaitu da. Apirilari dagokion udalbatzaren osoko bilkura ohi bezala, ostegun honetarako deitu dute (apirilak 30) arratsaldeko 18:00etan. Baina egoerak hala behartuta, telematikoki egingo da.

Ohiko hitzordua izango du baina ezohiko izaera. Covid19-aren eraginez, etenda zeuden udalbatzaren osoko bilkurak orain arte. Baina etenaldia amaitu da. Martxoari zegokion udal ordezkarien osoko bilkura bertan behera geratu bazen ere, apirilari dagokiona egingo dutela iragarri berri du Usurbilgo Udalak. Ohi bezala, hilabeteko azken ostegun honetan izango da, apirilaren 30ean. Arratsaldeko 18:00etan. Baina bizi dugun egoerak behartuta, ezohiko izaera izango du; telematikoki egingo da. 

Segidan duzue udal taldeek ahotan hartuko dituzten gaiak; iazko ekitaldiaren likidazioa, Arau Subsidiarioak, HOBEKI elkartera atxikitzea, Udalaren eta Garbitaniaren arteko hitzarmena, Udala eta NOAUA! K.E.-ren arteko hitzarmena edota Tolosaldea-Sahararekin elkarteari mikrobusaren dohaitza ere mintzagaien artean izango dute.

UDALBATZARRA
Eguna: apirilak 30, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: telematikoki egingo da.
Gai zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
* 2020/01/29ko ezohiko bilkura.
* 2020/02/27ko ohiko bilkura.
* 2020/03/09ko ezohikoa bilkura.

2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko otsailaren 25etik apirilaren 24ra (2020/0138-2020/0256).

3.- 2019 ekitaldiko likidazioaren komunikazioa.

4.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuko EQ.01 partzelako zuzkidura- ekipamendua gauzatzeko Udala eta eremuko Hitzarmen-batzarraren arteko hitzarmena onartzea (Esp. zk.: HZ.02/2020-0126).

5.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-83 (Oroitzapena) eremuko Antolamendu Xehatuaren Aldaketa hasieraz onartzea eta jendaurrean jartzea (Esp. zk.: HZ.01/2020-0073).

6.- Fermindegi herri-bideko (22. herri-bidea) lehen 125 metroko zatia (4. poligonoa 209. partzela onibarraren mugakidea dena), errepidea eta Fermindegi baserriaren arteko zatia, permutatzea (Esp. zk.: HZ.06/2019-0317).

7.- HOBEKI, hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen elkartera atxikitzea (Esp. zk.: HZ.02/2020-0091).

8.- Udalaren eta Garbitania Zero Zabor SL sozietatearen arteko harremana egituratzeko hitzarmena eta 2020ko Jarduera Plan Orokorra onartzea (Esp. zk.: HZ.02/2020-0093).

9.- Usurbilgo Udalaren eta Noaua!ren arteko hitzarmena onartzea (Esp.zk.:KE.02/2020-0046).

10.- Tolosaldea-Sahararekin elkarteari mikrobusaren dohaitza (Esp. zk.: ID.04/2019–0299).

11.- Galdera-eskaerak.