Sortuz, bakardadea isolatuz

Denbora hobeto kudeatzeko gakoak

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 28a, 09:48

Usurbilgo Artixten txokoan kultur eta kirol jarduerak izan dira nagusi. Gaurko proposamena bestelakoa da. TaPuntuko kideek denbora eraginkortasunez antolatzeko gakoak eskainiko dituzte.  

TaPunturen egoitza Usurbilen dago eta aholkularitza zerbitzu integral eta pertsonalizatua eskaintzen die enpresa txiki nahiz ertainei, "beraien nortasuna sarera eramateko. Helburu garbi bat dugu, enpresen edo proiektuen bidelagun izatea, sarean egotearen abenturan". Interneten presentzia ezinbestekoa dela gaur egun argi dago, baina nola egon behar duten jakitea zaila egiten zaie askori. "Zalantza guzti horiek argitzeko gaituzue hemen".

Gaurko saioan, Goretti Aranburu Epeldek denbora eraginkortasunez antolatzeko gakoak eskainiko ditu. 19:00etatik aurrera Usurbilgo Artixten sare sozialetan:

Facebook: Usurbilgo artixtak 

Instagram: @sortuzbakardadeaisolatuz