“Frontoi atzeko zeramikazko muralari garrantzia gutxi eman zaio”

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 1a, 08:58

Ismael Manterola EHUko irakaslearen esanetan, "garrantzia gutxi eman zaio Usurbilgo frontoi atzeko muralari". Adierazpen hauek Euskadi Irratiko Baipasa saioan egin zituen, Jose Luis Zumeta hil zen egunean.

Zumetaren lanak toki askotan aurki daitezke. Etxe partikularretan, museotan edota kalean. Ismael Manterola EHUko irakaslearen ustez, Usurbilgo frontoiaren atzeko murala “ikaragarria da. Nik uste dut hor egin zuen zeramikazko artelan hori ikaragarria dela, eta uste dut garrantzia gutxi eman zaiola horri. Ez da arte liburu askotan agertzen, seguraski herri txiki batean dagoelako; kapital batean edo hiriburu batean egongo balitz seguraski gehiago ezagutuko genuke. Lehen aipatu dudan bezala, beste teknika batzuk bilatzen ibili zen urteetan eta zeramika ikasten ere ibili zen mural hori egin ahal izateko”.