Izen-ematea, soilik Internet bidez
Helbide honetatik egin behar da inskripzioa: noaua.eus/bereziak/udajolas
Epea: maiatzaren 1etik 15era (bi egunok barne).
Adina: 4-12 urte arteko haur eta gazteei zuzendua. 2019-20 ikasturtean HH 3-LH6 maila artean ikasten aritu direnentzat.
Plaza kopurua: Gehienez 200 lagunentzako lekua izango da.
Ordainketak Laboral Kutxako kontu zenbaki honetatik bideratu beharko dira, maiatzaren 1etik 15era, haurraren izen abizenak adierazita: ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua)
Izena ematerakoan erantsi beharrezko dokumentuak: Ordainketa agiria, Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia eta Familia ugarien kasuan, Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.
Kuota: 85 euro, familia ugarientzako prezioa 69 euro.
Oharrak:
-Maiatzak 15, izen emateko azken eguna. Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko.
-Informazio gehiago elkartea@noaua.eus helbidean edo 688 807 336 telefonoan.
-Guraso-bilera egiterik badago, ekainaren 15an (astelehena) izango da Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 17:00etan.
-Izen-ematea egin ondoren udalekuak ezin badira egin, dirua %100 itzuliko da.
Udajolas, uztailean
Uztailaren 6tik uztailaren 30era.
Ordutegia: 9:30-13:30 artean, astelehenetik ostiralera.