Langileen Eguna

Leiho eta balkoietan, bizitza erdigunean jarriko duen etorkizuna irudikatzeko deia

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 1a, 08:45

Maiatzak 1 gaur, Langileen Eguna. Aurten kalean ezingo da mobilizaziorik egin. Euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta HIRU sindikatuek) konfinamendu egoerara egokituriko deialdiak plazaratu ditu. 

Sindikatu bakoitzak bere ekimen propioak iragarri ditu Langileen Egun honetarako, baina denek, hau da euskal gehiengo sindikalak, albiste honi atxikia duzuen kartela prestatu eta etxeko balkoi zein leihoetan jartzeko gonbita luzatu dute. "Maiatzaren Lehenaren eguna aldarrikatu eta ospatu nahi dugu, modu koloretsu batean. Kapitalak marraztu nahi digun etorkizun beltzaren aurrean, guk bizitza erdigunean jarriko duen etorkizuna marraztu nahi dugu, etorkizun koloretsu eta dinamikoa". 

Kartel erraldoia zuek prestatu dezakezue. Bestela, esteka honetan eskura dezakezue: http://www.lab.eus/materiala/argazkiak/labSindikatua/LAB/20_04_23M1/IkurraKoloretan.pdf