Herriko ile-apaindegiak berriz ere zabalik

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 4a, 10:45

Koronabirusaren ondorioz, ile-apaindegiak eta estetika zentroak itxita egon dira hainbat astez. Gauzak hobera egin dutenez, lanean hasteko moduan dira berriro. "Lasai etor zaitezkete berriz guregana", adierazi dute ohar bidez. 

Herriko ile-apaindegiek idatzi bat adostu dute eta NOAUA!ra igorri dute. "Prest gara gure betiko lanari ekiteko" diote oharrean. Aste honetako aldizkarian euren iritziak ere jasoko ditugu.

 

Herriko ile-apaindegiak berriz ere zabalik

Larrialdi-egoera hau hasi zenetik itxita egon bagara ere, herriko ile-apaindegien ateak zabaltzera goaz.

Hartu beharreko segurtasun-neurriak adostu, osasun-baldintza egokiak bermatzen direla ziurtatu, eta prest gara gure betiko lanari ekiteko. Lasai etor zaitezkete berriz guregana. Beti bezala gertutasuna aurkituko duzue gurean, babes-neurri egokiekin bada ere.

 

Egutegia:

Bixen eta Elexpe ile-apaindegiek maiatzaren 5ean ireki dute.

Gainontzeko guztiek maiatzaren 12an.

 

Ordutegia:

Bixen: Betiko ordutegia.

Besteak:

Asteartetik ostegunera: 09:00etatik 15:00etara.

Ostiraletan: 09:00etatik 18:00etara.

Larunbatetan: 08:30etik 14:30era.

 

Argazkia: Guilherme Petri, Unsplash