Koronabirusa

Garbigunea eta Munalurra-Aranerreka behin behineko bidea zabalik

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 4a, 11:29

Bi irekieroz ohartarazi du Usurbilgo Udalak; batetik ohi jardunera itzuli den Garbigunearena. Bestetik, Munalurra-Aranerreka artean oinezkoentzat behin behinean zabaldu du.

Adin tarte guztietako herritarrek ordu jakinetan etxetik irteteko baimena duten honetan, kontuan hartzeko albiste baten berri eman du Usurbilgo Udalak. Udal brigadak bide berri bat ireki du behin-behinean; Munalurra Aranerrekarekin lotzen duena. Oinezkoentzako izango da. Gogoan izan, irteeretarako ordutegi hau finkatu da:

Maiatzaren 2tik aurrerako irteeren ordutegia
6:00-10:00 14 urtetik gorakoek ariketa fisikoa egin edo paseoa emateko aukera.
10:00-12:00 Behar bereziak dituzten pertsonen edota 70 urtetik gorakoen irteera.
12:00-19:00 14 urtez azpikoen irteerak.
19:00-20:00 Behar bereziak dituzten pertsonen edota 70 urtetik gorakoen irteera.
20:00-23:00 14 urtetik gorakoek ariketa fisikoa egin edo paseoa emateko aukera.



Garbigunea zabalik
Etxeko hainbat hondakin kudeatzeko zerbitzu gunea zabalik berriz ere. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, zabalik izango da astelehen honetatik (maiatzak 4), eta ohiko ordutegian, Atallu industrialdean kokaturiko Garbigunea. "Garbiguneko arduradunak aforoa une oro kontrolatuko du segurtasun distantziak mantentzen direla ziurtatzeko eta jende-pilaketak saihesteko", Mankomunitatetik adierazi dutenez.

Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzua ordutegi honetan dago zabalik:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00 /16:00-19:00.
-Larunbatak: 9:00-13:30.

Etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko San Markoren furgoneta ibiltariiaren zerbitzuak etenda segiko du. San Marko Mankomunitatearen zerbitzuen gaineko argibide gehiago bideotatik jaso daiteke: 
943 214 977
zerbitzuak@sanmarko.eus

GARBIGUNERA ZER ERAMAN DAITEKE

  1. Etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik.
  2. Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
  3. Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak…
  4. Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak….
  5. Metalak eta txatarra.
  6. Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak.
  7. Egurra: paletak, altzariak, kaxak, oholtzak…
  8. Beira laua: kristala.
  9. Kartoizko bilgarriak.
  10. Auto eta motorren pneumatikoak, hagun edo metalezko zatietatik bereiziak.
  11. Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak…
  12. Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak.
  13. Jostailuak
  14. Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian).
  15. Metagailuak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean.
  16. Fluoreszenteak eta lanparak.
  17. Inprimagailuetako tonerren karkasak.
  18. CDak eta DVDak.
  19. Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian).
  20. Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak…


    ZER EZIN DA ERAMAN

  21. Hondakin organikoak
  22. Gremioek eta beste ekoizle batzuek sortutako hondakinak. San Markoko zabortegian halako hondakin-motetarako garbigune espezializatua dago.
  23. Hondakinak eramateko bolumenari eta pisuari dagokionez muga dago: pertsonako eta asteko ezin dira 2 m3 eta 250 kg baino gehiago eraman; 500 kg. eskonbroa. Bakarrik 3.500 kilotik beherako gehieneko pisu baimendua (GPB) duten ibilgailuek deskargatu ahal izango dituzte hondakinak.