"Sortuz bakardadea isolatuz"

Euskaraldia, Gestalt Terapia eta trikiti doinuak egunotan, Usurbilgo Artixten eskutik

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 5a, 11:51

Usurbilgo Artixtek itxialdi egoera honetarako antolaturiko "Sortuz bakardadea isolatuz" zikloa zazpigarren astean murgildu da, antolatzaileen esanetan, azken txanpan. Aste honetako gonbidatuak; Aintzane Iribar, Euskaraldiko lagunak eta Ane Azkonobieta. 

"Gutaz libratuko zinetelakoan?? Zazpigarren astez jarraian hementxe gara zuen arrastiak pozteko helburuarekin!!!!", iragarri dute Usurbilgo Artixtek sare sozialen bidez. Hiru saio programatu dituzte aste honetarako, maiatzaren 7tik 9ra. "Ostegunean, Gestalt terapia zer den ikasiko dugu Aintzane Iribarren eskutik. Ostiralean berriz Usurbilgo Euskaraldiko lagunek aurtengo edizioaren inguruko argibideak eskainiko dizkigute. Eta, amaitzeko, Ane Azkonobietak doinu eta abestiz jantziko digu larunbat arratsa! Aire aire!", hortxe antolakuntzak emandako xehetasunak.

Herriko artixtek iragarri dutenez, azken txanpan da "Sortuz bakardadea isolatuz" zikloa. "Ekimenaren azken hatsean murgiltzera goaz, gozatu!!!!":

"SORTUZ BAKARDADEA ISOLATUZ"
Maiatzak 7, osteguna
19:00 "Zer da Gestalt terapia?" hitzaldia. "Gestalt terapia zer den ikasiko dugu Aintzane Iribarren eskutik".

Maiatzak 8, ostirala
19:00 "Usurbilgo Euskaraldiko lagunek aurtengo edizioaren inguruko argibideak eskainiko dizkigute".

Maiatzak 9, larunbata
19:00 "Ane Azkonobietak doinu eta abestiz jantziko digu larunbat arratsa! Aire aireee!".

Ekitaldia zuzenean ikusgai esteka hauetan:
Facebook-en, Usurbilgo artixtak orrialdean.
Instagramen, @sortuzbakardadeaisolatuz helbidean.

Antolatzailea:
Usurbilgo Artixtak.