Lainopean, The Hastelen´s taldearen bideoklip berria

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 5a, 17:21

Konfinamenduan ezin elkartu entseatzeko, ezin zuzenekorik eskaini. The Hastelen´s musika taldekoak hala ere ez dira geldi egotekoak. Lainopean izeneko abestiarekin bideoklipa grabatu dute.

Lainopean abestia ez da berria. Duela hiruzpalau urte grabatu zuten baina argitara eman gabea zuten oraindik. Konfinamendu egun hauetan, kantaren bideoklipa grabatzeko abagunea profitatu dute. Nork bere etxean grabatu ditu irudiak eta ondoren Iñaki Zugastik egin ditu edizio lanak.

The Hastelen´s taldea duela urte batzuk osatu zen, Zumarte Musika Eskolaren bueltan. Bertan entseatzen dute. Euren zuzenekoetan bertsioak dira nagusi baina kanta propioak ere badituzte. Tartean Gaizka Lasak idatziriko hauxe. Bideoklipean zazpi taldekideak ageri dira: Alex Romero kantaria, Ata Romero harmonika-jolea, Ainhoa Pikabea eskusoinuarekin, Josean Anduaga piano-jolea eta taldeko zuzendaria, Iñaki Zugasti bateria-jolea,  Gaizka Lasa gitarra-jolea eta Jon Azpiazu baxu-jolea.