"Sortuz, bakardadea isolatuz"

Aintzane Iribar: "Zama handiarekin bizi gara"

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 7a, 08:35

Aintzane Iribarrek Gestalt terapiaren onurak azalduko ditu gaurkoan. Usurbilgo Artixten txokoan topatuko duzue arratsaldeko 19:00etan.  

NOAUA! Nolakoa izango da eskainiko duzun agerraldia? Zerbait aurreratzerik?

Aintzane Iribar. Gestalt terapiari buruzko azalpenak emango ditut eta praktika txiki bat ere egingo dugu. Askotan zama handiarekin bizi gara, eta horretaz hitz egin nahi dut. Gaur egun nola bizitzea daukagun hainbesteko ardura gure gain hartu gabe.

Interesantea iruditu zait Usurbilgo Artixten inguruan sortu den mugimendua. Gauza pila bat egin dira asteotan. Jendea animatu da yoga egitera, mindfulness-i buruz hitz egin da... Eta ni ere animatu naiz Gestalt terapia azaltzera. Ezinbestekoa iruditen zait kontzientziak aeragotzen dituzten adarrak ukitzea eta bereziki gaur egun gauden egoera honetan. Etxean egote horrek suposatzen digunaz hitz egingo dut. Hori kudeatu egin behar da eta nor bere buruarekin nola kudeatu daitekeen azaltzea garrantzitsua iruditzen zait.

 

NOAUA! Maila pertsonalean, nola bizi duzu konfinamendu garaia?

Aintzane Iribar. Itxialdia uste baino baino hobeto daramat. Lanean ari naiz eta horrek laguntzen du. Gainontzean aukera izaten ari naiz kajoian gordeta neuzkan liburuak irakurtzeko, idazteko, apunte haiek berriro hartzeko, bideoak ikusteko... Sortzeko denborarik ez nuen lehen eta orain bai. Nire kurtsoak prestatzeko denbora gehiago dut. Eta gehiago konektatzen naiz nire buruarekin. Egunero meditatzen dut eta saiatzen naiz yoga gero eta gehiago egiten.

 

NOAUA! Labur bada ere, zer da konfinamendutik okerren daramazuna? Eta alde onik ikusi badiozu, zein nabarmenduko zenuke?

Aintzane Iribar. Okerrena niretzat, lagunekin ezin elkartzea terraza batean. Dena den, alde on asko ikusi dizkiot konfinamenduari. Gure buruarekin egoteko denbora irabazi dugu eta baita isltasunean egoteko denbora ere.

Gelditzea inportantea dela iruditzen zait. Horrelakoetan mugimendu asko ematen dira, zeren hausnartzeko eta sentitzeko aukera paregabea dugu. Gestalt terapia aplikatzeko garai ona da, bereziki buruan ditugun hainbeste soinu gainetik kentzeko.

 

Aintzane Iribarrek azalpen gehiago eskainiko ditu gaur arratsaldean Usurbilgo Artixten txokoan eskainiko duen zuzenekoan.

 

Sortuz bakardadea isolatuz

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, sare sozial hauetan ikus dezakezue Aintzane Iribarren zuzenekoa:

Facebook: @usurbilgoartixtak 

Instagram: @sortuzbakardadeaisolatuz