Oiardo Kiroldegian eguzki plakak jartzen hasiak dira sabaian. 28.628,29 euroko aurrekontua dute lanok Udaletik aditzera eman dutenez; horietatik 5.851,44 euro diruz lagundu ditu Energiaren Euskal Erakundeak. "Instalazio horri esker, Kiroldegiko energia kontsumoaren %8 eguzki-energiarekin hornituko da, lehendik jarrita zegoen instalazio termikoaz gain", berri eman du Udalak.
Beste lanok ere martxan jarri ditu Udalak; "Artzabalgo parkean jokoak eta eserlekuak pintatu dituzte; frontoiko sabaian kolorezko estalkia jarri dute; Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko hirugarren solairuko leihoak berritu dituzte".
Argazkion egilea: Usurbilgo Udala.