Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoeneko goiko solairua.
Zehaztasunak: ekainaren 1etik aurrera, kultur ekitaldiak (tartean jaiak) antolatu ahal izatea proposatu du Eusko Jaurlaritzak, baina azken hitza tokian tokiko antolatzaile eta udalen esku utzi du. Egoera honen aurrean, bilera sorta deitu du Usurbilgo Udaleko Kultura Sailak eragileekin.
Bilera hitzorduak:
-Maiatzak 11: Santixabeletako Jai Batzordearen bilera.
-Maiatzak 13/14: kultur eragileekin bilerak.
-Maiatzak 15: auzoetako jai batzordeekin bilera.
Oharra: bilera hauetara talde bakoitzeko ordezkari bat joan ahalko da, “jende gutxiago elkartze aldera”.
Deitzailea: Usurbilgo Udaleko Kultura Saila.