Bilera erronda datorren astean, jai batzordeekin eta kultur eragileekin

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 9a, 14:15

Covid19-ak eragindako itxialdia tarteko, etenda geratu zen herri bizitza apurka berreskuratzen hasi daitekeen lehen seinaleetako bat. Udako festa eta kultur ekitaldiei begira zer egin erabakitzeko bilera erronda deitu du Usurbilgo Udalak abiatzear den aste berrirako, jai batzorde eta eragile ezberdinekin.

Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 1etik aurrera uda parteko kultur ekitaldiak antolatu ahal izatea proposatu du, baina ospakizunok egin ala ez erabakitzea, tokian tokiko antolatzaile eta udalen esku utzi du. Usurbilen, aste honetan zehar bilera erronda deitu du Usurbilgo Udaleko Kultura Sailak jai batzordeekin eta diru-laguntzak eskatu dituzten kultur eragileekin. Herriko talde bakoitzeko ordezkari bat joan ahalko da bilerotara, “jende gutxiago elkartze aldera”.

Bilera erronda
Ordua:
18:00.
Tokia: Potxoeneko goiko solairua.
Bilera hitzorduak:
-Maiatzak 11, astelehena: Santixabeletako Jai Batzordea.
-Maiatzak 13/14, asteazkena eta osteguna: kultur eragileak.
-Maiatzak 15, ostirala: auzoetako jai batzordeak.