Asisko San Frantzisko eta Salbatore parrokien oharra
Dakizuenez, maiatzaren 11n lehen fasean sartu da Gipuzkoa. Fase honetan posible da eliz-ospakizunak egitea edukieraren herenera, hau da hirutik batera, mugatuz eta higiene baldintza zorrotzak betez.
Parrokietako hainbat kide elkartu gara egoera baloratzeko eta oraindik dauden arriskuak ikusita, oraingoz itxarotea erabaki dugu, ez baitago oraindik, zero faseko irteera mailakatu baina masiboak, gaitzaren hedapenean izan duen eraginaren informaziorik.
Honen aurrean, hasieratik izan dugun jarrera zuhurra mantentzea lehenetsi dugu. Hildakoei agurra eta lur ematea familia giroan hasieratik mantendu dugu eta nahi duenarentzat, indarrean dauden arauen arabera mantentzen dugu.
Erabakia ulertu eta ontzat emango duzuelakoan, ez adiorik laster arte.
Bitartean zaindu, animo eta jarrai dezagun orain arte bezala gure fedea zaintzen, bizitzen. Badakizue non gauden zernahirako.
Adeitasunez,
Parrokietako talde arduradunak
Oharra: Jakinaraziko dugu noiz hasiko garen eliz-ospakizunekin.